XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala, Barcelonara itzulirik, oso arduratsu ikasten hasi zen.

Baina gauza batek eragozten zion oso, zerak: gramatika-haseran egin behar denez buruz ikasten hasten zenean, espiritu-gauzen argi berriak eta gozo berriak etortzen zitzaizkiola.

Eta hori hain bizi, buruz ikasi ezin zuela, eta aurka gogor ekiten bazien ere, ezin jaurti zituen.

55. Eta honela, gauza hau askotan hausnarturik, hau zioen berekiko: Otoitz egitean eta meza entzutean ere, ez zaizkit hain irudipen biziak etortzen.

Eta honela, poliki-poliki hura zirikaldia zela ezagutu zuen.

Eta otoitz egin ondoren Itsasoko Maria Santura joan zen, maisuaren etxe ondora, eta zera eskatu zion, eleiza hartan entzun ziezaiola pixka bat mesedez.

Eta horrela eserita, bere ariman gertatzen zitzaion guzia zintzo jakin arazi zion, eta haatik zeinen gutxi aurreratu zuen ordurarte.

Baina hark maisuari promesa egiten ziola: Hau agintzen dizut, esan zion, ez naizela behin ere bi urte hauetan zuri entzun gabe geldituko, Barcelonan mantentzeko ogi eta ur aurkitzen dudan bitartean.

Eta promesa hain sendo egin zuelako, ez zuen gehiago haietako zirikaldirik izan.

Manresan hasitako urdaileko minak (oinetakoak eramatera behartu zuenak), utzi egin zion, eta, Jerusalenera abiatuz gero, orduan aurkitu zen ondo urdailetik.

Eta horregatik, Barcelonan ikasten ari zela, lehengo penitentzietara itzultzeko gogoa etorri zitzaion, eta, hala, zapata-zoletan zulo bat egiten hasi zen.